Baztango Udalak etxeko hondakin berezi eta traste haundiendako Garbigunea inauguratu du Iruritan
Zentro hori herritarren esku egonen da BERRERABILI, BIRZIKLATU edo BALORIZATU daitezkeen materialak bertan utzi ditzaten

Garbigune finkoaren inaugurazioa Iruritan (Baztan)
Garbigunea Baztango Udalaren zerbitzu berri bat da, etxeko hondakin bereziak eta tamaina handiko hondakinak edo traste haundiak biltzeko puntua.
Gaur inauguratu dute ofizialki eraikina Iruritako Zaldubia industrialdean, Jose Maria Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Jesús María Rodriguez Gómez Nafarroako Gobernuko Lurralde-kohesio Departamentuko Zuzendari nagusiak eta Mariano Iribarren Baztango Udaleko jarduneko alkateak. Hauekin batera bertan ziren Baztango herrietako zinpeko alkateak, Udaleko hautetsiak, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkular eta Berrikuntza Zerbitzuko Zuzendaria, Nafarroako mankomunitateetako eta Nafarroako Hondakinak/Residuos de Navarra-ko lehendakaritza eta teknikariak, hondakin kudeatzaileak, udal langileak eta abar.
Inaugurazioan, Mariano Iribarrenek eskerrak eman dizkie agintariei, bai eta Nafarroako mankomunitateetako ordezkariei ere, eta adierazi du zer-nolako garrantzia duen Baztanentzat horrelako instalazio batek hondakinen kudeaketari dagokionean.
Jesús Mari Rodriguez Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, bestalde, mota horretako hondakin bereziak modu ordenatuan biltzeko beharra azpimarratu du. “Hondakin berezi horiek, nolabait, biltzeko ziklo tradizionalenetatik ateratzen dira eta, gainera, 2017-2027 HONDAKINEN PLANA betetzen laguntzen du” gaineratu du.
Azkenik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mari Aierdik ekitaldia itxi du eta azpimarratu du: “landa-eremuei garbiguneak ematea ezinbestekoa da herritarrei gaikako bilketaren ohiko kanaletan utzi ezin diren hondakinen kudeaketa egokia errazteko. Laguntza hori, gure herrietan, herritarren informaziorako eta zalantzak argitzeko gunea izateaz gain, zalantzarik gabe, lagungarria da hondakinen kudeaketa oro har hobetzeko “.
Interbentzioak bukatuta, ohorezko aurresku baten ondoren, sinbolikoki zinta mozteari ekin zaio, eta instalazioetatik bisita gidatu bat egin da Baztango Udaleko hondakin teknikari Miren Meokiren eskutik.
Garbigune finko berrian Udaleko langile bat egonen da arreta ematen. Herritarrek aunitz eskatu duten ekimena eta babes haundia duena da gaur inauguratutakoa. Honekin etxeko hondakin berezien, tamaina handiko hondakinen, traste elektriko eta elektronikoen hondakinen eta abarren kudeaketa egokian aurrera egin nahi da.
Garrantzitsua da adieraztea hondakin mota horiek direla behar bezala kudeatzeko zailtasun handienak dituztenak, eta garbiguneak etxeko hondakinen eta hauen parekoen gaikako bilketarako edo bilketa selektiborako zentro bat izan nahi duela. Zentro hori herritarren esku egonen da BERRERABILI, BIRZIKLATU edo BALORIZATU daitezkeen materialak bertan utzi ditzaten.
Iruritako Zaldubia industrialdean dagoen garbiguneak Baztango 15 herriei emango die zerbitzua, hau da, 8.000 pertsona ingururi, eta Baztango Udalak berak sustatu du. Azpiegiturak 700.000 €-tik gorako inbertsioa suposatu du, eta honako hauek ordaindu dute: Residuos de Navarra/Nafarroako Hondakinak (% 42), Nafarroako Hondakinen Funtsa (% 25) eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren MRR funtsak (% 33).
Azpiegitura honekin, Baztango Udalak, mota honetako hondakinak gordetzeko herritarren eskariari erantzun nahi dio.
Zerbitzua eta instalazioaren irekiera ekainaren 16tik aurrera izango da, eta honako ordutegi honetan emango zaio arreta:
GARBIGUNEAREN IREKIERA ORDUTEGIA HERRITARRENDAKO Horario de atención del punto limpio | ||||
Astelehena/Lunes | Asteartea/Martes | Ortzeguna | Larunbata* | |
8:00-14:30 | 8:00-14:30 | 12:30-19:30 | 8:30-13:30 | |
* larunbat bat bai bertzea ez 2025/06/28an hasita// sábados alternos a partir del 28/06/2025 |
¿Zer da garbigune bat?
Garbiguneek, finko zein mugikorrek, etxeetako hondakin berezien bilketa beharrei erantzuna ematen diete. Zeregin garrantzitsuak ditzute:
- Etxeko hondakin arriskutsuak kudeatzeko gizartearen eskaerari erantzuten diote.
- Hondakin berezien kantitate erranguratsuak biltzen dituzte.
- Hondakin arriskutsu eta ez arriskutsuen bereizketan hezten dute.
- Hondakin bakoitza bereizteko eta tratamendu egokia emateko beharraz kontzientziatzen dute.
- Hondakinak bereizteko eta garbigunera eramateko ohitura finkatzen dute.
- Herritarren eta hondakinen kudeaketaz arduratzen diren erakundeen eskaera zailenetako bati erantzuten diote.
Tipologia desberdinetako Garbiguneen helburua da etxeko eta merkataritzako hondakin mota batzuen kudeaketa egokia erraztea, udal-bilketako ohiko zirkuituetan onargarriak ez diren hondakinen berrerabilpena, birziklatzea eta balorizatzea sustatuz. Guzti hau indarrean dagoen legediak ezarritako helburuak hobetzeko helburuz.
2017-2027 aldirako Nafarroako Hondakinen Planaren helburuen artean adierazten da Foru Erkidegoko garbiguneen kopurua handitu behar dela eta, adierazten da, hauek berrerabilpenerako eta birziklapenerako elementu aktiboak izan behar dutela.
Garbigune honek herritarren parte hartzea haunditu eta hobetu nahi du etxeko hondakinen bilketan, bereziki kudeatzeko zailak diren hondakinen bilketan, honekin ingurumen kalteen kontrola erraztuz.
ONARTUKO DIREN HONDAKINAK:
- PLASTIKO GOGORRAK: Pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bildukiak…
- FILM PLASTIKOA (enbalajeak)
- METALAK: Radiadoreak, bizikletak, arraskak, antenak, aulkiak, bidoiak…
- EGURRA: Armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, guatzeak…
- TRASTE HAUNDIAK: koltxoiak, almoadak….
- PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, enbalajeak, aldizkariak, egunkariak…
- ARROPA ETA TEXTILAK
- GAILU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK:
- LERRO XURIA: izozgailuak, gargigailuak, ontzi garbigailuak, labeak, mikrouhinak…
- LERRO MARROIA: telebistak, bideoak, DVD reproduktoreak, Musika ekipoak, ordenagailuak…
- PINTURAK, aerosolak, disolbatzaileak, kolak, resinak
- FLUORESZENTEAK ETA BONBILAK
- TONERRAK ETA GISAKOAK
- ERRADIOGRAFIAK
- PILAK
- AKUMULATZAILE ETA BATERIAK
- ETXEKO OLIOAK
- MOTOR OLIOAK
- ONTZI KUTSATUAK
- KAFE KAPSULAK
- BEIRA LAUA (leihoak, ispiluak…)
- ZIRRIKAK
- BERRERABILPENERAKO DUADEN ALTZARI ETA GAINERAKO TRASTOAK
- …
ONARTZEN EZ DIREN HONDAKINAK
- Gai organikoaren bilketa selektibotik datozen hondakinak
- Hondakin sanitarioak
- Hondakin erradiaktiboak
- Meatzategietatik ateratako hondakinak
- Erabilpenetik kanpo dauden ibilgailuak
- Lehergailuak (piroteknia, air bag-ak…)
- Hondakin nahasiak
- Jatorri ezezaguneko hondakinak
Garbigunea doakoa da etxe partikularretako erabiltzaileendako.